Prentsa Aretoa
2011/07/26
Gerenabarrenak Araban “legez kanpoko ezer” egin dutenengan “legearen indar osoa” erortzea eskatu du
Iñaki Gerenabarrena EAJ-PNVren ABBren lehendakariak “legez kanpoko ezer” egin duten guztiengan “legearen indar osoa erortzea“ eskatu du. Era berean baieztatu du EAJ-PNVk ez duela zerikusirik Arabako ustezko ustelkeria tramarekin eta Justiziak “albait arinen jardutea” eskatu du.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Gerenabarrenak PSE-EEri egotzi dionez “edozer erabiltzeko gai dira hauteskundeetako emaitza txarrak, Faisan auziak eta mahai gainean izan daitezkeen bestelakoak estaltzeko”.
Argitu duenez “hemen, epaileen eskuetan dagoen kasua dago, eta ikusteko dago hortik zer ateratzen den” eta “justiziari dagokio jarduera bakoitzaren legaltasuna edo ilegaltasuna ezartzea” iragarri ondoren baieztatu duenez “legezkoa denaren gainean medioen indar osoa erortzen bada, galdetu beharko dugu zer egin behar ote den epaile aurrera eraman aurretik ere bizitza hondatzen zaion pertsonarekin“.
Burukide abertzaleak azaldu duenez “justiziak azkarra izan behar du denentzat, inputatuta daudenentzat eta dena EAJren lepoen gainera jartzeaz nekatzen hasiak direnentzat”. Amaitzeko eskatu du “albait arinen argi dadila benetan zer gertatu den, eta justiziak berea egin dezala albait arinen eta bere indar osoarekin; eta inork komisio ilegalik jaso badu, ordaindu beharko du”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09