Prentsa Aretoa
2011/09/27
Gasteizko EAJ-PNVk “datu fidagarriak” eskatu dizkio PPri hondakinen birziklapenean bete ez diren konpromisoen inguruan
Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak “informazio zehatza” jasotzeko eskaria erregistratu du Alderdi Popularrak “datu fidagarri eta alderatuak” eman ditzala arabar hiriburuko hondakinen birziklapenean bete ez diren konpromisoen inguruan.
Alvaro Iturritxa Ingurumen arloko bozeramaile jeltzalea kezkatuta agertu da “hiriko zabortegiko gestio txarrak bere biziraupena laburtzea eragiten duelako, eta aldi berean iruzurra egin zaio hiritargoari, hondakinak banatzeko ahalegin handia egiten baitu” .
Iturritxak azaldu duenez PPri eskatu dio Gardelegi eraikuntzako hondakinak metatzeko eta birziklatzeko eta Jundiz konpost lantegia egiteko orduan hondakinen tratamendu eta balorizaziorako ezarri ziren helburuen inguruko informazioa.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09