Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/11/12

“Lau egunetan suntsituko dute guk hogeita hamar urtetan eraiki genuena”

Gaur Gasteizen burutu den eta jendez gainezka zegoen ekitaldi politikoan Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk adierazi duenez, “hogeita hamar urte, osasun eta hezkuntzarik onena sendotzen, gizarte arretan hazten. Eta, gauetik egunera, aurrekoengandik hartutakoa, azken zentimoraino xahutu dute. Eta, are kezkagarriagoa dena. Oraindik ez diote itoginari konponbiderik eman. Ideiarik gabe daude oraindik, proposamenik gabe, enplegu planik gabe, industria politikarik gabe. Oraindik ere, erantzunik eta konponbiderik gabe”.

rss Ezagutzera eman
“Lau egunetan suntsituko dute guk hogeita hamar urtetan eraiki genuena”

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk gaineratu duenez, “Araba eta Euskadi osoa, alper-lur bilakatuko dute hauek. Lau egunetan suntsituko dute guk hogeita hamar urtetan eraiki genuena.Nork defendatzen ditu Araba-ren interesak?. PPko jaun andreok! Arabaren interesak ekonomikoa ezin da defendatu Arabako Zerga-araudia helegitua, eta gure Itun Ekonomikoaren kontra bozkatuta batzuk eta beste batzuk lotsez alde eginda”.

“Alderdi Sozialistako jaun andreok! Ez zarete Joaquin Almunia sozialista konbentzitzeko gai izan, Euskal Zerga-Araudiaren kontrako salaketa kentzeko. Eta araudi hau –ezin dugu ahaztu-Alderdi Sozialistak berak onartu zuen” azpimarratu du.