Prentsa Aretoa
2012/01/12
EAJ-PNVk eta Bilduk alkateari Garoñako zentral nuklearraren berehalako itxieran konpromiso argiago bat eskatu diote
EAJ-PNV eta Bildu Garoñako zentral nuklearra berehala ixteko eskatzen duen mozio bat adostu dute. Azkenaldian ezagutzera eman diren zantzuen arabera, Mariano Raxoik plantaren bizitza 2019ra arte luzatzeko dituen aurreikuspenen ondorioz, luzapen hori konfirmatu baino lehen azpiegiturak behin betiko ixteko unea heldu dela uste dute bi formazioak.
Gauzak horrela, hamarnaka herritarrek, Gasteizko bizilagunak barne, haien osasunaren gaineko mehatxu argi honen ondorioz, EAJ-PNV eta Bilduk hilaren 27an egingo den hurrengo osoko bilkurara eramango dute gaia. Bertan herritarrak zentralera joango den ibilaldi batera deitzeaz gain, hainbat egitasmo aurkeztuko dituzte Gasteizko Udala, Javier Marotoko alkatearekin, Garoña irekita mantentzearen kontrako herri ekimenetan lehen lerroan egon dadin.
Bien moziok hurrengo bost puntoak ditu:
1. Gasteizko Udalbatzak Alkateari eskatzen dio, udal taldeetako bozeramaileekin batera, Industria, Energia eta Turismo Ministroa den José Manuel Soria jaunarekin bilera burutu dezala, Garoñaren berehalako itxiera galdatzeko, beti ere epemuga 2013. urtean ezarrita.
2. Gasteizko Udalbatzak Udal Gobernuari eskatzen dio, zentral nuklearraren balio-bizitza luzatzearen kontra Udalbatza osoak aho batez hartutako erabakiarekin bat etorrita, jarrera aktiboa azaldu dezala Estuko Gobernuak ezarritako inposaketari aurre egitearren, honako neurriok hartuta:
• Udaletxeko fatxadan kartel bat ezartzea honako lelo honekin:
GAROÑA 2013AN ITXI!
¡GAROÑA CIERRE 2013!
CLOSE GAROÑA IN 2013!
• Green Capitalaren sustapena dela-eta, udal eraikinak apaintzeko erabiliko diren lonetan lelo berbera ezartzea.
• Korporazio irudi instituzionalean ere lelo berbera euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ezartzea, bai prentsa aretoko errotulazioan, bai Udalak plazaratzen dituen komunikatuetan, agiri ofizialetan eta argitalpen orokorretan.
• Bozeramaile Batzordeari ahalmena emango zaio zehaztu dezan nola gauzatuko diren jarduera horiek.
3. Gasteizko Udalbatzak Udal Gobernuari eskatzen dio Gasteizko herritarrei dei egin diezaiela Gasteiztik Garoñako zentral nuklearreraino joango den martxa batera, aipatu instalakuntzaren balio-bizitza luzatzearen kontrako gasteiztar guztion errefusa argi eta garbi azaltzearren.
4. Gasteizko Udalbatzak Udal Gobernuari eskatzen dio Green Capitalaren ekitaldien baitan Garoñakoa bezalako zentral nuklearrek dakartzaten arriskuei buruzko informazio jardunaldi batzuk antolatu ditzala. Jardunaldi horien baitan atal garrantzitsua eskainiko zaio Fukushimako zentralean gertatutakoa gogoratzeari.
5. Udalbatzaren honako akordio hau postaz helaraziko zaie Gobernuko Presidente Mariano Raxoi jaunari, Industria, Energia eta Turismo Ministro José Manuel Soria jaunari eta Iberdrola S.A enpresari.
Azkenik, EAJ-PNVk eta Bilduk mozio honek ahalik eta babes gehien izan dezan espero dute eta gonbitea luzatzen diote PP eta PSEri mozio hau Osoko Bilkuran babestu dezaten.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09