Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/28

Gerenabarrenak baieztatu duenez 2011ko defizita “txarto egin diren gauzen“ adierazlea da

Iñaki Gerenabarrena EAJren ABBren lehendakariak baieztatu duenez Euskadin 2011 urtean ehuneko 2,50ean geratu den defizita “gaizki egin diren gauzen“ adierazlea da, eta gaineratu du murrizketek “askoz handiagoak” izan beharko dutela.

rss Ezagutzera eman
Gerenabarrenak baieztatu duenez 2011ko defizita “txarto egin diren gauzen“ adierazlea da

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Gerenabarrenak azaldu du defizit honek “arazoa” suposa dezakeela; eta zorra hiru urtetan zortzi aldiz biderkatu dela azaldu ondoren gaineratu duenez, “diru beharrizan horiek datorren urtetik ordaintzen hasi beharko dugu, eta murrizketa askoz ere zorrotzagoak eragingo dizkigute”.

"Guk egiten dugun kalkuluaren arabera, eragin den zorrarekin eta  amortizazioaren atzerapenarekin, datorren urtean, bestelakoa izatea espero dugun Eusko jaurlaritzak, atea zabaltzeko orduan 500 edo 550 milioiko zorraren amortizazio interes handiagoak izango ditu  bere gastuen artean” gaineratu du.