Prentsa Aretoa
2012/03/28
Agirre: “Ezbaiak edo auziak, larunbateko Batzarrean amaitu ziren. Denok gara EAJren alderdikide”
Xabier Agirre EAJren Araba Buru Batzarraren presidente berriak “guztiz konbentzituta” adierazi du “zentzu batean guztiz logiko eta ulergarriak diren ezbaiak edo aurkaketak”, larunbateko Batzarrean amaitu zirela. “Guztiok gara EAJren alderdikide, aurrerantzean oso erronka handiei egin beharko diegu aurre, besteak beste Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Norabide berean egin behar dugu denok” esan du.
Arabako EAJren alderdikide batzuek ABB berria sortu zen bozketak baliogabetzeko jarri duten errekurtsoaren aurrean, Agirrek baieztatu du Alderdia “demokratikoa” dela eta “botere banaketa” dagoela eta “botereok elkarren artean independenteak” direla. “Gaia une honetan dago Aberri Epaimahaian, eta erakunde horrek erabakiko du” azaldu du.
Beste alde batetik Arabako EAJri “nolabaiteko biraketa” egitearen aldeko agertu da, alderdi “irekiagoa eta gardenagoa“ egiteko, “kaleko errealitateari” lotuagoa eta “intentsitate handiagoz“ arabar gizartearen “eztabaida handietan” egon dadin“, EAJk garai batean Arabar erakundeetan izan zuen lidergoa berreskura dezan .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09