Prentsa Aretoa
2012/07/18
EAJ-PNVk “gezurra” esan izana egotzi dio De Andresi, Aldundiaren aurrekontuak Gasteizko tranbiarako partida aurreikusten duelako
Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Javier de Andres Ahaldun Nagusiari Gasteizko tranbia Abetxuko auzoan zabaltzeko lana amaitzearen inguruan “gezurra esan izana” leporatu dio. Jeltzaleek baieztatu dutenez Foru Aldundiak 2012rako egin duen aurrekontuak “Vitoria Gasteiz Hitzarmena” izeneko partida aurreikusten du 85.777 euroko diru kopuruarekin.
Iragan astelehenean, Eusko Jaurlaritzak Arabar Aldundiari leporatu zion “alde bakarretik hautsi zuela” Abetxukoko tranbiaren inguruko akordioa, foru erakundeak baieztatu egin ziolako “ez diola adostutako zatia ordainduko”. Egun bat geroago, De Andresek baieztatu egin zuen Aldundiak ez zuela Eusko Jaurlaritzarekin gai horren inguruko akordiorik adostu .
Komunikatu batean, EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak zera adierazi du “Ahaldun nagusiak kontrakoa esan arren” Aldundiak 2012rako egin duen aurrekontuak “Vitoria Gasteizko Tranbia Hitzarmena” izeneko partida du 85.777 euroko kopuruarekin”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09