Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/09/07

“Gasteizko Mendiak parke natural izendatzeak kontzejuen eskubideak errespetatu beharko ditu”

Gasteizko EAJren Udal Taldeak mozio bidez eskatuko du Gasteizko Udalak, Arabar Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzea, Gasteizko mendiak Parke Natural izendatzeko adierazpenak kontzejuen eskumenak errespeta ditzaten .

rss Ezagutzera eman
“Gasteizko Mendiak parke natural izendatzeak kontzejuen eskubideak errespetatu beharko ditu”

ARGAZKIA JAITSI

“Indarrean mantendu behar dira, herriek mendi hauen kudeaketaren historian izan dituzten erabilera eta ohiturak, horiek izan direlako oraingo egoera ona ahalbidetu dutenak. Mendiak babesteko figura honek ez luke berarekin  herrien eskubideak galtzerik ekarri behar” azpimarratu du Alvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak..

Herrien eskubideak errespetatzeko xedez, EAJk Korporazioko gainerako alderdiei eskatzen die azken mendeotako erabilera eta ohiturak ez mugatzeko konpromisoa har dezatela. Alvaro Iturritxaren ustetan, egoera honek ekarri du orain babestu nahi den inguruaren egoera ona. “Argi izan behar da parke natural izendatzeko adierazpen hau ez dela egoera txarrean dagoen tokia bere onera ekartzeko. Guztiz alderantziz, figura hau erabili nahi da egoera onean dagoen inguruaren kontserbazioa bermatzeko” .