Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/13

Urkullu: “Euskal itun nazionala bultzatuko dugu, enplegua sortu eta ekonomia suspertzeko”

EAJren EBB presidente eta lehendakaritarako hautagaiak, Iñigo Urkulluk, gaur arratsaldean Gasteizen egindako ekitaldian adierazi du “euskal itun nazionala bultzatuko duela enplegua sortu eta ekonomia suspertzeko”. Urkulluk ohartarazi du hurrengo Jaurlaritzak jasoko duen herentziak ez duela berehalako berpizkunde bat ahalbidetuko, eta beraz seriotasunez eta zorroztasunez jokatu beharko dela hasieran”.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu, EAJren EBBren presidentea eta lehen

ARGAZKIA JAITSI

Amaitzeko Iñigo Urkulluk ahalegin bat eskatu die ekitaldira bertaratu direnei: “Bozkatzera joan behar dugu, ezin gara etxean geratu, bozka bakoitza garrantzitsua da, beharrezkoa, erabakigarria Euskadi krisialditik atera dadin”.

Horregatik, buruzagi eta hautagai jeltzaleak Gizarte Segurantzaren kudeaketa Euskadiri dagokiola aldarrikatu du beste behin. Hemen kudeatzen duguna hobeto kudeatzen dugu, eta gaur eta biharko pentsioak bermatuko ditugu”.    

Iñigo Urkulluk PP eta PSOE gogor kritikatu ditu, “demagogia zitala egiten dutelako sakratuena erabilita: urteotan lan egin eta soldataren zati bat kotizatu dutenen pentsioekin. Ba inor ez dadila beldurtu. Euskadin berdin berdin jasoko dituzte euren pentsioak alargun eta jubilatuek. Osorik diren moduan. Inork ez dezala sinestu EAJ Herri honen Gobernura iristean infernua etorriko denik. Gezurra izan da orain arte holako mamuak erabili dituztenean, eta gezurra da orain ere. Orain hamalau urte “maletak” izan ziren, eta orain pentsioak dira. Beti beldurra sartzen eta gezurrak esaten”.