Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/16

Urkullu: “EAJ-k alderdi guztiei deituko die hauteskundeen ondoren, krisia gainditzeko akordioa lortzeko”

EBBren presidente eta lehendakarigaiak, Iñigo Urkulluk ziurtatu du “herritarrek hauteskunde egunean euren borondatea adierazi ondoren, EAJ-k alderdi guztiei deituko die, inor baztertu gabe. Konpromiso zabal bat lortzea izango da helburua, ekonomia berpiztu eta enplegua sortzeko. Hitzetatik ekintzetara pasa behar dugu. Euskal gizarteak akordioak eskatzen ditu, eta gu akordioekin konprometitzen gara”, esan du Urkulluk.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu, EAJren EBBren presidentea eta lehen

ARGAZKIA JAITSI

Laudion egindako mitinean, buruzagi eta hautagai jeltzaleak esan du Euskadik Gobernu sendo bat behar duela, krisia baino indartsuagoa. “Ez da erraza izango. Irtenbidea industrian dago. Industria izan da gure ekonomiaren motorea, eta berriro ere hala izan dadila bultzatuko dugu. Merkatuak ireki, atzerrian aukerak bilatzen lagundu. Industria da euskal ekonomiaren sekretua”. 

Zentzu berean, Urkulluk esan du “Basque Country” marka berreskuratu behar dela. Munduan bereiztu gaituen marka, lan onaren erakusgarria, emandako hitzaren erakusgarria” amaitu du Urkulluk.