Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/02/08

EAJ-PNVk Uri Erakundea osatu du Trebiñon

Xabier Agirre Araba Buru Batzarraren presidenteak atzo arratsaldean eman zuen eratutzat Trebiño herriko EAJ-PNVren Uri Erakundea. Erakunde berri honekin, EAJ-PNVk ordezkaritza izango du Trebiño konderria osatzen duten bi udalerriotan

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Uri Erakundea osatu du Trebiñon

ARGAZKIA JAITSI

Agirre eratze ekitaldira joan zen Claudio Rodriguez arlo instituzionaleko burukide arduradunarekin. Bertan azaldu zuenez, Uri Erakunde beri honek jarduera eta ekimen zehatzak sustatu eta babestuko dituela Trebiño Arabaren barruan integratu ahal izateko "egon nahi ez duten herrialdean mantentzera derrigortuta dauden herritarren borondatea errespetatzeko"  .

Zentzu honetan, ABBren presidenteak EAJ-PNVk behar besteko tresna juridikoak bilatzeko duen konpromisoa azaldu nahi izan du "Trebiñuko herritarren borondatea  erakundeen aldetik errespetatua izatea bermatzeko"

Agirrek bere konfiantza agertu nahi izan du eta gutxieneko jarrera demokratikoa espero duela esan du "orain arte herriaren adierazpenari oztopoak eta eragozpenak besterik jarri ez dizkiotenen aldetik"

Une hauetan EAJ-PNVk 52 Uri Erakunde ditu arabar herrialdean.