Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/02

“Marotok azaldu beharko ditu Madrilen baliabide ekonomikoak lortzeko egin dituen gestioak”

Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak alkatearen agerraldia eskatzeko eskaria aurkeztu du udalerriarentzako baliabide ekonomikoak lortzearren Gobernu Zentralaren aurrean egin dituen gestioak azal ditzan, iragan uztaileko Osoko Bilkuran eskatu zitzaion moduan. "Vitoria-Gasteizen bizitza kalitatea hobetzearren eta enplegua sustatzearren, Rajoyren Exekutiboarekin egin den borroka ezagutu nahi dugu" esan du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak.

rss Ezagutzera eman

Iragan uztailaren 24an, Udal honetako osoko bilkurak  oposizioko lehen taldeak aurkeztu zuen mozioa onartu zuen, alkateari Estatuko Gobernuarengandik baliabide ekonomiko handiagoak lortzeko lana egitea eskatzeko. "Azken aldian berri txarrak baino ez ditugu jaso Rajoyren Exekutiboaren aldetik. Trenbidea lurperatzeko proiektuaz ez dakigu ezer, eta ez dugu ezer espero; abiadura handiko trenak garai hobeak etorri arte itxaron beharko du; aireportua 24 ordutan zabalik egotetik igaro da 12 ordutan zabaltzera; pentsiodunen pentsioetan inoizko murrizketa egingo da,...Hain eszenatoki ezkorrean jakin nahi duguna da Alderdi Popularraren gobernuak ezer onik emango ote digun. Vitoria-Gasteizek konpromiso ekonomiko duina behar du, eta ez hondakin batzuk" azaldu du Urtaranek.

EAJ-PNVren Udal Taldeak Maroto Ogasun Batzordean agertzea eskatu du Estatuko Aurrekontu Orokorretan udalerri honentzako 25 milioi euroko partida lortzeko egin dituen gestioak azal ditzan- arestian aipatu mozioan eskatu zenari jarraiki.