Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/11/14

“PP ez da une honetan inopolitika ekonomiko edo industriala irakasteko lezioak inori emateko inor, eta gutxiago EAJ-PNVri”

rss Ezagutzera eman
“PP ez da une honetan inopolitika ekonomiko edo in

ARGAZKIA JAITSI

Xabier Agirre EAJ-PNVren Araba Buru Batzarreko presidenteak Carmelo Barrio PPko Legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren politika industriala kritikatzeko egin dituen adierazpenei erantzun dienez “Paradoxa da, zinismoa ez esatearren, gaur kritika horiek egiten dituena, gaur Eusko Jaurlaritzari bere politika industrialaren norabidea aldatzea eskatzen diona Alderdi Popularreko legebiltzarkidea izatea, industriaren alorrean, ekonomian, enpresaren munduan, arlo sozialean eta egituraketa instituzionalean ere erabat hondatuta dagoen Estatuan, Espainian gobernatzen duen alderdiko legebiltzarkidea hain zuzen. Alderdi Popularra ez da une honetan politika ekonomiko edo industriala irakasteko lezioak inori emateko inor, eta gutxiago Euzko Alderdi Jeltzaleari”.

Burukide jeltzaleak gaineratu duenez "Carmelo Barriok eta Euskadiko Alderdi Popularrak argi ikusi beharko lukete Fagorrenak bezalako zailtasun eta arazoekin ere,  Euskadik krisialdiari Estatuak baino egoera hobetik egiten diola aurre, eta horrela gertatzen da azken urteotan herri hau Euzko Alderdi Jeltzaleak kudeatu duelako. Kudeaketa lan hori aho batez onetsia izan da hemen eta nazioartean. Eta hori ez da  inolako iritzi objektiboa, baizik eta datuek argi eta garbi erakusten duten errealitatea. Eta, adierazlerik argiena da hain zuzen langabeziarena, Espainiako langabezi tasa EAEn dugunaren bikoitza delako".

"Eta, beste hainbat adierazle aipatu ahalko genituzke, besteak beste "per capita" errenta, produkzio industrialaren indizea eta abar. Agian Barrio jaunak ez ditu datu horiek ezagutzen, edo agian nahita ahazten ditu, errealitateari baino barruko estrategia bati jarraitzen diolako".

Agirrek gaineratu duenez "Urkulluren Gobernuak `Fagor` auzian egin duen gauza bakarra izan da arduraz jokatzea eta hiritargoak administrazio publiko batengandik espero duena bilatzea.Urkullu Lehendakarialegegintzaldiaren lehen unetik beretik buru belarri sartu zen Fagorren egoera konpontzeko ekimenean. Barrio jaunak ahaztu egin du Fagorren egoera larria ez dela egun batetik bestera sortzen den zerbait, egoera duela urte bete ere larria zelako, Alderdi Popularra Alderdi Sozialistaren kide nagusia zenean. Izan ere, Patxi Lopezen Gobernua izan zen, orduan ere PPren babesarekin, Euskal exekutiboarengandik, jasotako 52 milioietatik 27 Fagorrera bideratu zituena”.

Amaitzeko, ABBko presidenteak esan duenez "une honetan auto elektrikoaren egitasmoa kritikatzen duenaren zikoizkeria salatu behar dugu. Barriok eta Euskadiko PP osoak beren oroimena freskatu beharko lukete edo argazki zaharrak begiratu beharko lituzkete zeinetan beren presidente eta ahaldun nagusia gaur gaitzesten duten auto elektrikoaren barruan agertzeko ahaleginetan ari zirela. Horixe da PP, argazkia egiteko gurdi guztietara igotzen dena baina zailtasunak iristen direnean itsasontzitik behera botatzen dena. Gauza bat jakin nahi nuke: Inork ikusi al du Soria Ministroa? Urkullu. Lehendakaria hemen ikusi dut, lanean, beharrerako prest, Eusko Legebiltzarrean, lehendakaritzan, Erakundeekin bilduta, Fagorrekin, zuzendariekin, kooperatibako kideekin".