Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/11/17

Xabier Agirre: “EAJ-PNV indar politikoekin batzartzen hasiko da euskal nazioaren estatus politiko berrirako abiapuntua adosten hasteko”

rss Ezagutzera eman
Xabier Agirre: “EAJ-PNV indar politikoekin batzart

ARGAZKIA JAITSI

Gaur bukatu da Murgian Euzko Gaztedi-EGIren VI. Bilera Nagusia, zeinen bidez Euzko Alderdi Jeltzalearen Gazte Erakundeak hurrengo lau urteotarako ildo estrategikoak ezarri dituen. Amaiera ekitaldi honetan izan da, besteak beste, Xabier Agirren Araba Buru Batzarreko presidentea, eta EAJ-PNVren gazteen bilkuran iragarri duenez “Euzko Alderdi Jeltzalea, epe laburrean, gainerako indar politikoekin batzartzen hasiko da, euskal nazioaren estatus politiko eta juridiko berrirako abiapuntua adosten hasteko”.

Burukide abertzalearen aburuz, “EAJ-PNVk lege zaharra eguneratu nahi du, estatus juridiko politiko berriaren bidez. Oso argi dugu, Europa dela gure abiapuntua eta gure helmuga. Baina Europan, berdintasun egoeran egon nahi dugu. Eta horregatik, europar trenaren lehen bagoian joan nahi dugu, eta ez azken bagoian, Espainiaren kasuan bezala”.

“Euskal hiritarrok jakin badakigu gauzak ondo egiten. Eta badakigu etxearen eraikuntza ezin dela teilatutik hasi. Horregatik, EAJ-PNVk ahalik eta talde politiko gehienen adostasuna bilatuko du , zalantzarik gabe, hiritargoaren borondateak berretsi beharko duen egitasmoari bideragarritasuna emateko. Helburu hori lortzeko, gure helburua da akordio politiko zabala erdiestea, legegintzaldi honetan bertan gure autogobernuari buruzko eztabaida eta azterketa prozesua martxan jartzeko, XXI. Menderako Euskadi eraikitzeko marko berria ezartzerik izan dezagun. Akordio zabala lortu nahi dugu. Gu geu izan nahi dugu, baina ongizate, bizitza kalitate eta herrigintza helburu argia izanik”.

Amaiera ekitaldi honetan Leire Naberan EGIkideak azaldu duenez “Europan tokia duen Euskadi baten alde egiten dugu,gure kultura, gure historia, gure usadioen aldeko apustu sendoa egiten duena; euskara sustatzearen alde egiten duena eta hezkuntza eleanitza defendatzen duena. Nazioarteari beldurrik  izango ez dion Herria,ikasleen zein enpresen nazioartekotzea bultzatuko duena. Gizarte kohesioa defendatzen duen Euskadi. Eta garrantzitsuena, guk geuk definituko dugun Euskadi. Guk geuk adostuko dugu, Euskaldunok erabakiko dugu zer nahi dugun. Hori dena zuzeneko parte hartzean oinarrituta egingo dugu, sufragio aktibo bidez”.