Prentsa Aretoa
2013/11/19
“Aurrekontu egitasmoak ez die Arabaren beharrizanei erantzuten, eta aurrekontuen inguruko akordioa eragozten du”
Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren Batzarkide Taldeko bozeramaileak Arabako Foru Aldundiko gobernu taldeak aurkeztu duen aurrekontu egitasmoa ezagututakoan aditzera eman duenez "desengainatuta gaude. Aldundiak 2014 urterako prestatu dituen kontuek ez diete Arabaren beharrizanei erantzuten. Gainera, aurrekontuen negoziaketan Alderdi Popularrari adierazi genizkion planteamenduetatik urruntzen dira. Zalantzarik gabe, aurrekontu horiekin gaur aurreko astean baino zailagoa da akordio batera heltzea”.
Gonzálezek gogora ekarri duenez Arabako Foru Ahaldun Nagusi Javier De Andresi adierazi zizkion EAJ-PNVk aurrekontuen negoziaketara eramango zituen gai nagusiak: Araba plataforma logistiko gisa bultzatzeko akordioa (Arasur); 2.- Inbertsio eta udal finantzaketari buruzko akordioa; eta 3.- Enplegu planerako akordioa. "Elkarrizketak izan ditugun arren ez da behar beste aurreratu ez Arasurren ezta Udal Finantzaketa alorrean ere. Hasiera batean planteatzen genituen gaietan ezin izan gara akordio batera iritsi. Ondorioz, ez gara partida zehatzen negoziaketara sartu" azaldu du bozeramaile jeltzaleak.
Agerraldia amaitzeko, Ramiro Gonzálezek berriz azpimarratu du Gobernu taldeak aurkeztu duen Aurrekontu Egitasmoak akordioa eragozten duela. Hala ere, negoziatzeko eta akordioetara iristeko prest dagoela esan du. "Gu negoziaketa bidera itzultzeko prest gaude. Baina egiazko borondatea eman behar da Alderdi Popularraren aldetik . Haiek dira, Gobernu Taldeak, Alderdi Popularrak eta zehatzago esanda Javier De Andres da EAJ-PNVrekin akordio batera heldu nahi ote duen esan behar duena" ezarri du Gonzálezek .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09