Prentsa Aretoa
2014/08/07
Xabier Agirre: “PPk Espainian Foronda desegin nahi du, badakielako boto gehiago dituela Burgosen edo Zaragozan”
Xabier Agirrek, EAJ-PNVko Araba Buru Batzarreko lehendakariak, adierazi du PPk Espainian Forondako aireportua “desegin” nahi duela, “badakielako boto gehiago dituela Burgosen edo Zaragozan”, eta ez diola axola Arabako aerodromoa “sakrifikatzea”.
Onda Vasca-ri eskainitako elkarrizketan, Agirrek adierazi du asmo hori “argi eta garbi” ikusi dela, muga-ikuskapeneko postua kentzeko erabakiarekin edota ordutegiaren murrizketarekin. Agirrek gehitu duenez, PPk Euskadin dituen ordezkariek, “erabateko faltsukeriaz”, “aireportua defendatzen dutela esaten dute”. “Guztiz inkongruentea da”, adierazi du.
Agirrek PPren “distalak eta zentzugabekeriak” aipatu ditu. Izan ere, badirudi “bi arima” dituela, baina “bakarra” da; hala ere, “hemen, PPren ordezkariek beste aurpegi bat jarri behar dute, Madrilen erakusten digutenarekin alderatuta desberdina, botorik ez galtzeko”.
Garoñako zentralarekin lotuta, Agirrek esan du “kontraesana” dela Madrilgo PP zentrala berriz zabaltzearen alde egotea eta PPk Euskadin dituen ordezkariek “horren kontra daudela esatea”. “Gaztelaniazko atsotitz horrek dioen bezala, quien les entienda que los compre”, esan du.
Agirrek adierazi duenez, “segur aski”, azkenean Garoña berriz zabaltzea eragozteko aukera bakarra Diputatuen Kongresuko gehiengo parlamentarioa aldatzea izango litzateke.
“Une honetan, aukera bakarra PPren mende dago, PPren Gobernuaren mende, eta badakigu PP Garoña berriz zabaltzearen aldekoa dela, Euskadiko eta Arabako erakunde guztien iritziaren kontra”, adierazi du. Hala ere, esan du horrek PPri “ez diola axola”, eta, “kastizoak zihoen moduan, se lo pasa por el arco voltaico”, haiek “eurena egingo dutelako”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09