Prentsa Aretoa
2014/10/13
Urtaran: “Oso ondo dago Maroto Urkullurekin batzartzea, baina Moncloara joan beharko luke PPk Vitoria-Gazteiz zigortzeari utz diezaion"
Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak adierazi duenez "oso ondo dago Maroto alkatea Lehendakariarekin batzartzea, baina Moncloara joan beharko luke Alderdi Popularrak Vitoria-Gasteiz hiria zigortzeari utzi diezaion".
Gorka Urtaranek gomendatu dio Espainiar Gobernuarekin horren zorrotza edo are zorrotzakoa izan dadila, Vitoria-Gasteizen inbertsioak ekartzea eta ekonomiko lotsagarriak ez egitea eskatzeko.
Ordezkari jeltzaleak datu garrantzitsua mahaigaineratu du: Arabak 100 milioi euro galtzen ditu Estatuak ematen dionaren eta jasotzen duenaren artean egiten den blantzetik. "Gure herrialde historikoak Gobernu Zentralari 147 milioi ematen dizkio kupo bidez, eta horren truke 47 milioi jasotzen ditugu. Zehatzago esanda, arabar bakoitzak Estatuari ematen dizkio 475 euro eta 148 jasotzen ditu: "Beti bezala, ematen dugunaren eta jasotzen dugunaren arteko desoreka handia ematen da".
Estatuko Aurrekontuak Vitoria-Gasteizerako ezarri duen aurrekontua 49,9koa da, 2014 urterako ezarri zen aurrekontu bera. "Egia esan, 3,3, milioi gutxiago dira Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentroaren lehen faserako ezarri den kopurua barnean dagoelako, eta hau ez da udal mailako azpiegitura bat,baizik eta Estatu osokoa" zehaztu du bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09