Prentsa Aretoa
2015/04/25
Ramiro González: “Araba nekatuta dago Alderdi Popularraren jarrerarekin, eta aldaketa exigitzen du”
Ahaldun nagusirako EAJ-PNVren hautagaiak baieztatu duenez “Araba aldatu nahiko duenak aukera bakarra izango du: Euzko Alberdi Jeltzalea”.
-
Agirre.Okondo 2015/04/25
-
González2. Okondo 2015/04/25
-
González1. Okondo 2015/04/25
“Araba nekatuta dago Alderdi Popularraren jarrerarekin, eta aldaketa exijitu du”. Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusirako EAJ-PNVren hautagaia horren sendo agertu da gaur, Arabako Okondoko batzokia inauguratzeko egin den ekitaldian. Bertan izan da EBBren presidente Andoni Ortuzar, ABBren Presidente Xabier Agirre eta Alderdiko beste barne eta herri kargu, inguruko alderdikide eta alderdizaleekin . “Lau urteotan ekimenik eza, paralisia eta lidergorik eza nagusi izan diren lau urteen buruan, aldaketa nahi duenak aukera bakarra izango du, Euzko Alderdi Jeltzalea” ezarri du.
Ramiro Gonzalezek Arabak une honetan bizi duen egoera ekonomiko latzaz hitz egin du, non Produkzio Industrialaren Adierazlearen murrizketarik handiena erregistratu den. Aste honetan, Biztanleria Aktiboaz egin den azken Inkestak Araban eman ditu gainerako euskal lurraldeetan baino datu okerragoak. Izena emanda dauden langabe kopuruari dagokionez, Huelva eta Jaen dira azken urtean Arabarena baino eboluzio okerragoa erakutsi dutenak. “Horra hor egoera; horrela utzi du Araba Alderdi Popularrak. Geldirik egon garen lau urte izan dira, ez da krisiaren kontrako politikarik egin eta Madril eta Rajoy-k esan dutena baino ez da egin” kexatu da hautagai jeltzalea “PP-k berdin segitzen du ezer proposatu gabe, eta iraina eta deskalifikazioa baino beste gauzarik egin gabe. Bizikidetzaren kontra doa” baieztatu du.
Azterketa horren ondoren, Ramiro Gonzálezek azpimarratu du Alderdi Popularra dela Arabaren paralisiaren alderdia eta, beraz, “Araba nekatuta dago Alderdi Popularraren jarrerarekin eta aldaketa exijitzen du. Eta Araban aldaketa hori nahi duenak aukera bakarra dauka: Euzko Alderdi Jeltzalea, gu garelako PPri irabazteko moduan egon gaitezkeen bakarrak”. Zentzu horretan bere baieztapena egintzekin arrazoitu du. “Lantalderik eta hautagairik onenak ditugu. Ilusioz beteta gaude eta proposamenik onenak ditugu egoera hori aldatzeko”. Zentzu horretan gogoratu duenez “atzo bertan Industria Plana aurkeztu genuen neurri zehatzak aurreikusten dituen dekalogoarekin”.
Zentzu honetan, jeltzaleen hautagaiak Alderdi Popularraren jarreraz hitz egin nahi izan du. “Alde batetik, PPren irainak eta jarrera arduragabeak. Beste alde batetik, gu gaude, gure egitasmo eta proposamenekin, pertsona guztiengana helduz, herriz herri, etxez etxe, ilusioarekin; aldaketa eragiteko” esan du.
Xabier Agirre, Araba Buru Batzarraren presidenteak,bere aldetik, EAJ-PNV udalerrietan sustraituta dagoela ekarri nahi izan du gogora. Agirrek Okondon esan du EAJ-PNVren udal eta foru hautagai zerrendak direla “Araban aldaketa instituzionala eragiteko alternatiba bakarra”. “ Egitasmoak ditugu, gizarte taldeak ditugu arrakasta osoz garatzeko. Hori dena, arabar gizarteak eskatzen digun aldaketa politiko instituzionala izateko. Arabar emakume eta gizonek aldaketa exijitzen dute herrialde honetan” azpimarratu du.
“Arabar gizarteak Alderdi Popularraren ezintasuna, ezgaitasuna eta ezeraginkortasuna ordezkatu nahi ditu Euzko Alderdi Jeltzalearen egintzekin. Arabar gizarteak PPren adierazpen demagogikoek eragiten duten gatazka ordezkatu nahi du bizikidetza eta adostasunarekin” zehaztu du arabar jeltzaleen buruak.
Agirrek era berean adierazi duenez, Alderdi Popularra eta ezker abertzalea elkartzen ditu “Urkullu Lehendakaria ahultzeko helburuak, gizartearen interesa alde batean utzita”. “EAJren gestioa kritikatzen dute hori gure indarra dela jakin badakitelako, eta auzitan jartzen saiatzen dira, baina zer egiten dute haiek udaletan eta aldundian, gobernu ardurak dituzten tokietan? Hitz gutxitan esanda: balantze ezin eskasagoa” esan du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09