Prentsa Aretoa
2016/09/23
EAJk botoa eskatzen du “gizarte justuagoa eta herri libreagoa lortzeko”
“Igandean aukera argia daukagu herri honek aurrera egiten jarrai dezan”, esan du Joseba Egibarrek, kanpainako azken egunean. “Euskaldunon eskutik iritsi gara honarte, eta beraiekin eskutik jarraitu nahi dugu aurrera egiten”, erantsi du.
Gipuzkoako zerrendaburuak gogora ekarri du udal eta foru hauteskundeen ondoren lurraldean irekitako “loturarik gabeko denbora berria”. Hauteskunde haietan herritarren gehiengoak EAJrengan jarri zuen bere konfidantza, eta euskaldunei eskatu die konfidantza hori berrestu dezatela, hasitako bidearekin jarraitzeko.
Ibilbide horrek hiru ardatz nagusi ditu: ekonomia berraktibatzea eta kalitatezko enplegua sortzea, gure gizarte babeserako sistema indartzea eta Euskadirako estatus berria finkatzea.
Estatus berriaz, nabarmendu du “guztiok bermatu behar dugula herri honek behar duen garapen politikoa, aitortu eta errespetatu dezaten bere etorkizun kolektiboaren inguruko erabaki librea”. “Eta, horretarako, ibilbide gauzagarriak eskaini behar ditugu”, gaineratu du. Puntu horretan, ezker abertzaleari eskatu dio “albo batera utz dezala euskal politikaren ikuskari-jarrera, eta esan dezala zer eta nola egin nahi duen”. Izan ere, orain arte “EAJri galderak baino ez dizkiote egin: Noiz? Nola? Norekin?”. “Herri honen askatasunerantz norbaitek azken hamarkadetan pausuak eman baldin baditu, EAJ izan da”, baieztatu du. “Ibilbide egingarriak, gizarte justuagoa eta herri libreagoa lortzeko”, gehitu du.
Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVren bozeramaileak “botoaren indarra” aldarrikatu du. Eta euskaldunei zuzendu zatzaie, beraiek baitute “hitza eta erabakia”. “Gure konpromisoa eskaintzen dugu, eta zure botoarekin azkarrago eta errazago lortuko ditugu ezarritako helburuak”, amaitu du.
Kanpainako azken mezu hori eman du Joseba Egibarrek, hautagai jeltzaleekin, Eneko Goia Donostiako Alkatearekin, Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentearekin eta Imanol Lasa eta Aintzane Oiarbide diputatuekin batera.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09