Prentsa Aretoa
2017/01/16
Suso: “Zail egiten zait ulertzea EH Bilduk Vitoria-Gasteizko aurrekontuak ez onartzeko dituen arrazoiak, Urtaran alkatea desgastatzeko ez bada"
Araba Buru Batzarreko presidente José Antonio Susok uste du "partida amaitu gabe dagoela" eta esan du EAJ-PNVk ahaleginak egingo dituela EH BIldu eta PP alderdiek Arabako hiriburuko udal aurrekontuak onets ditzaten.
ABBko presidente José Antonio Susok ez ditu ondo ulertzen EH Bilduk Vitoria-Gasteizko aurrekontu egitasmoa arbuiatzeko dituen arrazoiak "interes elektoralagatik eta Urtaran alkatea desgastatzeko ez bada".
Gaur goizean Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Jose Antonio Susok zera azpimarratu du: "zilegiaK izan arren, EH Bilduk Vitoria Gasteizko aurrekontu egitasmoa ez babesteko eman dituen arrazoiak ez dira errazak ulertzen oso oinarri txikia dutelako". Zentzu horretan, Arabako EAJ-PNVko buruak azpimarratu du 2017 urterako aurrekontu egitasmoak 2016ko aurrekontuan jasotako partiden % 98 jasotzen dituela eta duela urte beteko egitasmoak oposizioko indarren babesa jaso zuela. Susok era berean gogoratu du 2016ko aurrekontuetan 11 milioi euroko kopurua egiten zuten 166 partida jaso zirela aurrekontuei buruzko akordioa izenpetu zuten alderdiek proposatuta. “EH Bilduk akordio horri berori uko egiten dio orain hiriaren eta gasteiztarren interes orokorren kaltetan doan arren". Susok era berean gogoratu du partida horietako asko betearazi ahal izateko,ezinbestekoa zela udal lurzorua saltzea, eta hori ez dela gertatu.
Dena dela, ABBko presidenteak aurreikuspen guztiak zabalik mantentzen ditu Vitoria-Gasteizek urtarrilaren 27an udal aurrekontuak izan ditzan: "Urtaran alkateak berak egingo duen moduan, nik ere ez dut amore emango. Partida ez da oraindik amaitu. Egun eta ordu asko geratzen zaizkigu negoziatzeko. Gainerako indar politikoekin batera lan egingo dugu,bereziki EH Bildurekin eta PPrekin, Vitoria Gasteizko aurrekontuak onartu ahal izateko. Urtarrilaren 27ra arte lan egingo dugu talde bi horiek aurrekontura sartu ahal izateko" azpimarratu du Susok.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09