Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2017/02/02

EAJ-PNVk Garoña berehala ixtea exijitu du, milaka pertsonen segurtasuna jokoan baitago

Juan Carlos Ramírez-Escudero legebiltzarkideak baieztatu duenez, zentralaren bizitza erabilgarria luzatzea arrisku onartezina ekarriko luke, segurtasunaren ikuspegitik. “Ez dugu hemen Fukushiman edo Chernobilen gertatutakoa nahi”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk erabateko gaitzespena berretsi dio Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeari, eta espainiar Gobernuari eskatzen dio berehala itxi dezala. Juan Carlos Ramírez-Escudero legebiltzarkide jeltzaleak baieztatu du Garoña aspaldi itxi behar zutela, instalazio “zaharra eta arriskutsua delako, eta ez beharrezkoa; eta, gainera, halaxe eskatzen duelako arabar eta euskal gizarteak”. Ramírez-Escuderoren esanetan, instalazioaren bizitza erabilgarria 16 urtez luzatzea arrisku onartezina litzateke, inguruan bizi direnen segurtasunaren ikuspuntutik. “Ez dut katastrofista izan nahi, baina Garoñatik 40 kilometrora gaude. Istripu nuklear bat egongo balitz, laino toxikoa Gasteiz gainean egongo litzateke bi ordu eskasean, eta erabat ezinezkoa izango litzateke hustea. Arrisku hori badago, eta gelditu beharra daukagu”.

Ordezkari jeltzaleak Fukushimako eta Chernobileko azken istripu nuklearrak eta herritarren osasunean, bizigarritasunean eta ekosistemetan izandako ondorio larriak gogoratu ditu. “Horrelako istripuak berriro gerta daitezke, eta kostuak altuegiak dira. Garaiz gabiltza, espainiar Gobernuak halaxe ulertzen badu, Garoñaren jarduerari berriro ekitea galarazteko”.

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak egunotan aztertzen dihardu instalazioaren titularra den Nuclenorren berritze-eskaera. EAJ-PNVk organismo honi eskatu dio entzun ditzala euskal eta arabar erakundeek behin eta berriro egindako adierazpenak, eta ez dezala berriro irekitzearen aldeko txostenik egin. Halaber, alderdi jeltzaleak espainiar Gobernuari eskatu dio Kontseilua despolitizatzeko neurriak har ditzala; izan ere, PPk bere nagusitasuna eta eragina bermatuta dauka organismo honetan, bost kidetik hiru baitauzka.

Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartu du, Garoña ixtea eskatzeko. Alderdi guztiek bozkatu dute testuaren alde, PP izan ezik (abstenitu egin da). Garoña ixteaz gain, Ganberako zerbitzu juridikoei eskatu diete ibilbide judiziala azter dezatela, baldin eta Espainiako Gobernuak berriro irekitzea onartzen badu”. “Segurtasunerako arriskua egon badago, berretsi du Ramírez-Escuderok, eta mehatxua oso gertu dago”.