Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

2018/10/05

“Gonzalez eta Urtaran buru belarri arituko dira aurrekontuak onartzera begira”

José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak uste du, hauteskunde aurreko aldian ere, aukerak egon badaudela arabarren eta gasteiztarren bizitza kalitatea hobetzeko jarduerak bultzatzen lagunduko duten jarrerak hurbiltzeko

rss Ezagutzera eman
“Gonzalez eta Urtaran buru belarri arituko dira aurrekontuak onartzera begira”

ARGAZKIA JAITSI

Susok oso balorazio ona eman dio legealdi honetan Arabako erakundeetan egin den lanari, herrialde osoan eta hiriburuan oso inbertsio handi eta garrantzitsuak abian jarri direlarik.

Legealdiko azken urte honetan udal eta foru aurrekontuak onartzearen inguruan hainbat zailtasun antzeman daitezkeen arren, Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak uste du denbora egon badagoela “esertzeko eta akordioetara iristeko”, “arabarren eta gasteiztarren bizitza kalitatea hobetzeko jarduerak abian jartzea” ahalbidetuko duten aurrekontuen onarpena errazteko.

Gaur goizean Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan Arabako jeltzaleen buruak baieztatu duenez, “Urtaran eta González buru belarri arituko dira” aurrekontuak onartzeko hauteskundeak  gai nagusi izango diren urtean. “Hortik aurrera, bakoitzak azaldu beharko du Arabako erakunde nagusietan arabar eta gasteiztar guztien bizitza kalitatea hobetzea ekarriko duten jarduerak bultzatu ahal izateko aurrekontuak izateari ezetza ematen badio”, azaldu du Susok.

Arabako PPrekin aurrekontuen inguruan akordioetara iristeko eman daitekeen aukeraz galdetuta eta  talde politiko horrekin zergen inguruan akordio puntualak adostu diren arren, ABBko presidenteak esan du PPk minduta jarraitzen duela Rajoyren kontrako zentsura mozioaren inguruan Madrilen gertatutakoagatik eta “ez daukate ahazteko Maroto Vitoria-Gasteizko Udaletik 2015ean irten zenekoa. Alderdi batzuek beren jarduna Madrilen gertatzen denarekin lotzen dute eta horrek zailago egiten du akordioetara iritsi ahal izatea”.

Alabaina,Suso baikor agertu da datorren urteko maiatzaren 26an hautestontziek emango dituzten emaitzen inguruan. “Urte amaieran Arabako udal hautagaitza gehienak itxiko ditugu. Aldundian eta Vitoria-Gasteizko Udalean gobernatzen ari gara eta oso legealdi ona egin dugu. Hiritarrak ikusten ari dira politika egiteko bestelako era bat dagoela, beti adostasun bila. Abian jarri dira herrialdearentzako eta hiriburuarentzako inbertsio garrantzitsu batzuk. Hautagairik onenak ditugu. Hauteskunde programa eginda dago. Hiritarrek hori dena aintzat hartzen eta baloratzen jakingo dute maiatzaren 26an”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU