Prentsa Aretoa
2018/10/10
Mikel Legardak Barne Ministroari erreklamatu dio “Martuteneko espetxearekin zerbait egitea edo eskuduntza EAEra transferitzea, guk geuk egin dezagun”
Grande-Marlaskak konfirmatu du Zubietan espetxe berri bat eta Gizarteratze Zentro bat eraikiko direla, baina Diputatu Jeltzaleak gaitzetsi dionez “13 urte geroago itxiera datarik gabe jarraitzen dugu; denetatik esan digute eta ez da ezer ere bete”
Mikel Legardak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko barne gaietarako bozeramaileak Grande-Marlaska Ministroari erreklamatu dionez “egin ezazue zerbait Martuteneko espetxerekin edo,bestela, eskuduntza EAEren ardurapean jar ezazue, guk egin dezagun”.
Kontrol bilkuran hitz egiteko izan duen tartean, Legardak azaldu du 2005ean Donostiako Udalak eta Barne Ministerioak Martuteneko espetxea ixtea adostu zutela garai hartan “zaharkituta daudelako desagertu behar duten espetxeen zerrendan zegoelako eta gizarteratze eta berrezitze helburuen kontzeptua auzitan jartzen zuelako”. “ 13 urte geroago eta Gobernuek denetatik esan ondoren, ezer ere ez da bete. 2005an bezala jarraitzen dugu baina are okerrago”, deitoratu dio Marlaskari.
Legardak adierazpen hauek Osoko Bilkuran egin ditu Grande-Marlaska Ministroak SIEPSE Martuteneko espetxearen itxiera eta Zubietan espetxe berri bat eta Gizarteratze Zentro berri bat eraikitzea jasotzen duen Plana egiten ari dela iragarri ondoren. Dena dela, Ministroak ez dio Martuteneko espetxearen itxierari datarik eman nahi, zentro hori Estatuko zaharrenetako bat den arren (Francok inauguratu zuen). Legardak era berean gogoratu du “madrildarrentzat Carabanchelek bezain izen txarra duen” espetxea dela hantxe euskal abertzaletasuna erreprimitu zelako, eta Donostiako Udalak behin eta berriz egin duen aldarrikapenarekin bat eginik esan duenez “hirigintzan ere kalte handia egiten du, kokatuta dagoen auzoari hedatzeko aukera kentzen diolako”.
Horregatik guztiagatik, Legardak Ministroari deitoratu dio 13 urte geroago ez dituela zalantzak argitu eta ez duela Martuteneko espetxea ixteko datarik zehaztu. Eta Espainiako Gobernuari esan dio “ezer egiterik ez badu edo ezer egin nahi ez badu” espetxeen eskuduntza EAEren ardurapean jar dezala Gernikako Estatutuaren 12.1. artikuluak ezartzen duen bezala, Euskadiko erakundeek egin beharrekoa egin dezaten. “Baina, mesedez, ez ezazue nekazariaren txakurrarena egin, ez duelako egiten ezta egiten uzten ere”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09