Prentsa Aretoa

2018/10/31

‘Don´t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik‘ programa hezitzailea Vitoria-Gasteizera heldu da

Segurtasun sailburua eta Vitoria-Gasteizko alkatea Arabako hiriburuan egindako saioetako batean izan dira Vitoria-Gasteizek lehenengo aldiz jaso du gazteei zuzendutako ´Don´t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik´ programa. Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak antolatutako ekimena unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago, eta helburu argia du: etorkizunean gidari izango direnak trafiko-istripuen zergatia eta ondorioez sentsibilizatu eta kontzientziatzea.

rss Ezagutzera eman
‘Don´t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik‘ programa hezitzailea Vitoria-Gasteizera heldu da

ARGAZKIA JAITSI

Hamahiru ikastetxetako 15 urtetik 18 urtera bitarteko mila ikasle inguruk entzun dituzte zuzenean istripuren bat izan duten edota era horretako larrialdietan parte hartzen duten eta laguntzen aritzen diren pertsonen lekukotasunak.

Estefania Beltran de Heredia, Segurtasuneko sailburua, Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea, eta Sonia Diaz de Corcuera, Trafikoko zuzendaria, Arabako hiriburuan egindako bigarren saioan izan dira, Ibaiondo Auzo Etxeko Felix Petite antzokian.

Lehen saioa 11:00etan egin dute, eta bertan izan dira Armentia Ikastola, Presentación de Maria Ikastetxea, Egibide-Mendizorrotza, Mendizabala LHII eta Sansomendi IPI eta Francisco de Vitoria BHIko ikasleak. Bigarrena, berriz, 13:00etan hasi da, eta Urkide HLBHIP, Ciudad Jardin LHII eta Unesco Katedrako ikasleek hartu dute parte bertan.

Bihar, urriak 31, beste bi saio egingo dituzte Felix Petite aretoan, gaurko ordutegi berean, hau da, 11:00etan eta 13:00etan. Mendebaldea BHI, Egibide-Arriaga eta Egibide-Jesus Obrero ikastetxeko ikasleak izango dira lehenengoan. Bigarrenean, aldiz, San Prudencio HLBHIP, Urkide HLBHIP, Paula Montal HLBHIP eta Koldo Mitxelena BHIko ikasleak.

iturria: irekia