Prentsa Aretoa

2018/09/27

‘Birziklapenean jaioak gara’ kanpaina Gasteiza iritsi da hondakinen arloko Europako helburuak bete daitezen

Araban 136.000 tona inguru hiri-hondakin sortzen dira, eta horietatik 51.000 beira, paper eta ontzi arinei dagozkie

rss Ezagutzera eman
‘Birziklapenean jaioak gara’ kanpaina Gasteiza iritsi da hondakinen arloko Europako helburuak bete daitezen

ARGAZKIA JAITSI

‘Birziklapenean jaioak gara’ kanpainaren instalazioa Gasteizera iritsi da gaur eta Probintzia Plazan egongo da irailaren 30era arte (igandea).

Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean euskal udalerri zenbaitetan egiten ari diren kanpainaren helburua da Euskadin, 2030era bitartean, ontzi guztien % 60a birzikla daitezen lortzea, eta pertsonen artean ekonomia zirkularraren printzipioak sustatzea. Arabak gainditu du Europako birziklatze-helburua beirazko ontziei dagokienez, haien % 81 birziklatzen baititu. Kartoi-paperezko ontziei dagokienez, berriz, arabarrek % 61 birziklatzen dituzte.

Ontzi arinei dagokienez (edukiontzi horian botatzen direnak, alegia), hobetzeko tarte handia dago, ordea; oraingoz, guztien % 28 baino ez baitira birziklatzen.

Araban, ditugun azken datuen arabera, 136.000 tona inguru hiri-hondakin sortzen dira urtean, eta horietatik 51.000 beira, paper eta ontzi arinei dagozkie. 

Iturria: AFA-DFA