Alderdi Eguna 2025

Berriak

ABB

2021/05/14

Gazteiz-Erdialde eta Amurrioko batzokien kontra egin diren erasoak gaitzetsi ditu ABBk, eta EAJ-PNV-ren kontra egiten ari den mehatxu, jazarpen eta hertsapen kanpainaren barruan kokatu ditu

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarrak irmotasun osoz gaitzetsi ditu bart gauean Gasteiz-Erdialde eta Amurriko batzokien kontra egin diren erasoak

Kongresua

2021/05/13

Euskal Taldeak proposatuta, Kongresuak Azpibatzorde bat sortuko du kalamu sendagarriaren erregulazioa aztertzeko

Josune Gorospe Diputatu jeltzaleak ekimena onartu izana txalotu du “ezetzaren” eta “horretaz ez da hitz egiten” dinamika apurtzea ekarriko duelako, eta “eztabaida lasaia” eskatu du “gehiengo nagusi baten akordiora iritsi ahal izateko”

ABB

2021/05/10

Vitoria-Gasteizen Lakuako batzokiari egin zaion erasoa salatu eta gaitzetsi du ABBk

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarrak Gasteizen bart gauean Lakuako batzokiaren kontra egin den erasoa salatu eta gaitzetsi du. Ezezagunek hainbat pintada egin dituzte ondorengo mezuarekin “Estatu faxistaren aurka. Autodeterminazioa. Herri Batasuna”

EBB

2021/05/09

EAJ-PNVk Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziarako lehen ekarpena aurkeztu du gaur, maiatzak 9, Europaren Egunean

Talde jeltzalearen asmoa da gaur hasiko den prozesuak oinarri batzuk finkatzea egitura federala izango duen Europaren Konstituzioa idaztera begira, nazio aniztasuna aitortuko duena eta Argitasun Zuzentaraua barne hartuko duena, komunitate politikoek behar besteko mekanismoak izan ditzaten hiritargoak nahi duen etorkizunaz kontsultatu ahal izateko

Eusko Jaurlaritza

2021/05/07

Lehendakariak euskal herritarren erantzukizun kolektiboa eta indibiduala eskatu du osasuna eta bizitza babesteko

Gaurko bileran, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen LABIko Aholku Batzordeak erabaki du neurri berriak indarrean jartzea, Alarma Estatuaren amaierak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzak aldez aurretik egindako baimen-eskaerari erantzuteko emandako ebazpenak baldintzatutako neurriak

Eusko Jaurlaritza

2021/05/03

Gotzone Sagardui: “Osakidetzak 160.000 txerto baino gehiago jarri ditu aurreko astean”

Osasun sailburuak adierazi du egoera epidemiologikoa oraindik ez dela ona eta “erne” mantentzeko eskatu du

Eusko Legebiltzarra

2021/04/29

EAJ-PNVren arabera, ardogintzari laguntzak ez dira faltako krisiaren ondorioak arintzeko

Rakel Molina legebiltzarkidearen esanetan, Eusko Jaurlaritzak badaki upategiek dituzten zailtasunak zein diren, eta, horregatik, lehentasuna izango dute. "Upategientzako laguntzak ez dira faltako. Izan ere, Eusko Jaurlaritza beti doa aurretik, bere lehentasunak argi dituelako, eta gure sektorea horietako bat da", esan du.

EBB

2021/04/13

Ortuzarrek “bitarteko-irtenbide” baten beharra aldarrikatu du Euskadiri legezko segurtasuna emateko alarma egoera amaitzen denetik eta `artalde efektua´ iritsi arte

EBBko buruak adierazi du berak ondo deritzola Eurokopako partida Bilbon jokatzeari, baina ez dago ados “kosta ahala kosta” lortzearekin. “Osasun irizpidea kirol irizpidearen gainetik jarri beharra dago, Ligako eta Kopako partidetako publikoarekin gertatzen den bezala”

ABB

2021/03/16

Jose Antonio Suso: "Gasteizko udala egin beharrekoa egiten ari da, hiria aurrera doa"

"Hiria aurrera doa. Pandemiak pertsona guztiei eragiten digu, eta hiriari ere bai. Baina proiektu nagusiak martxan daude. Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, Gasteizko Udala egiten ari den lana positibotzat jo du, eta "gizarte-gastuak lehenetsi ditu, murrizketarik gabe". Jarduera kulturala berreskuratzen saiatzen ari da. Aurten "gehien kaltetutako sektoreentzako laguntzak" jarri ditu martxan

Senatua

2021/03/10

Senatuak Nazio Batuen Gutuna aplikatzea eskatu du Mendebaldeko Saharako gatazkari konponbide politikoa emateko

EAJ-PNVk sustatutako ekimen bat onartu du, eta Luke-Uribe-Etxebarriak Saharar Herriaren autodeterminazioan oinarritutako konponbide politikoa defendatu du erreferendum baten bidez.

Senatua

2021/03/10

EAJ-PNVk otsoa babes bereziko espezie moduan kontuan hartzea berraztertzeko eskatu du, adostasuna aldarrikatuz

Juan Carlos Medinaren ustez, Euskadin bere presentzia sarrera ibiltarietara mugatu arren, "gure abeltzaintza-ereduarekin bateraezina den egoera batera eramango gintuzke".

Senatua

2021/03/09

EAJ-PNVk azalpenak eskatu dizkio Barne ministroari, Frantziak mugako pasabideak ixterakoan Euskadiko eta Nafarroako Gobernuari aldez aurretik ez jakinarazteagatik

Sortzen dituen eragozpenak konpontzeko Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak argitzeko eskatu dio Almudena Otaolak Grande-Marlaskari.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!