Prentsa Aretoa
2021/03/10
EAJ-PNVk otsoa babes bereziko espezie moduan kontuan hartzea berraztertzeko eskatu du, adostasuna aldarrikatuz
Juan Carlos Medinaren ustez, Euskadin bere presentzia sarrera ibiltarietara mugatu arren, "gure abeltzaintza-ereduarekin bateraezina den egoera batera eramango gintuzke".
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak otsoa Babes Bereziko Erregimenean dauden Espezieen zerrendan sarrera ematea berraztertzeko eskatu du, zuzenean kaltetutako autonomia-erkidegoekin adostasuna lortu ahal izateko. Juan Carlos Medina senatariak argi utzi du Euskadik ez duela otsoen populazio propiorik, sarrera ibiltariak baino ez dituzte egiten, eta beraz, Asturiasek, Kantabriak, Gaztela eta Leonek eta Galiziak defendatzen duten jarrerarekin bat egin du, hauek Estatuko aleen %95 hartzen dituztelako. "Tentsionatu egiten du espeziearen kudeaketaren errealitate konplexua, eta ez dio laguntzen estentsiboan egiten den abeltzaintza-jarduerari eusten; egoera demografiko eta sozioekonomiko delikatuan dauden landa-eremuen euskarri nagusietako bat dena".
Ordezkari jeltzaleak gogorarazi du Arabako Foru Aldundiak Otsoaren Kudeaketa Plan bat egitea bultzatu zuela lurralde historikoan abeltzaintza estentsiboarekin zegoen gatazkari aurre egiteko, eta Euskal Autonomia Erkidegoan interes bereziko espezietzat aitortu zela, "baina gure ustez babes-estatus handiagoa ez dago justifikatuta, eta ez da komenigarria", erakundeen eraginkortasuna gehiegi mugatzen duelako. "LESPREn sartuko balitz, Euskadin, gure abeltzaintza ereduagatik, egoera bateraezin eta jasanezin batera eramango gintuzke", gaineratu du. Medinak azaldu duenez, artzaintza estentsibo tradizionalaren eredua, batez ere ardiena, Latxa arrazarena, izango litzateke ondorioak gehien jasango lituzkeena. "Kontuan izan behar da Euskadin arraza horrek duen garrantzia, ekarpen handia egiten baitu mendiko habitatei eusteko, eta horietatik lortzen da Jatorri Izendapena duen Idiazabal gazta egiteko esnea, Euskadi eta Nafarroako Nekazaritzako elikagaien sektorean garrantzi handia duen produktua", adierazi du.
Medinak berretsi egin du jeltzaleak otsoa LESRPEn katalogatzearen aurka daudela, eta zuzenean kaltetutako autonomia-erkidegoekin lankidetza eta adostasun handiagoa bilatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, horretarako diagnostiko partekatua egiteko eta estrategiaren oinarriak ezartzeko lantaldeen dinamikak lehenetsiz, otsoa katalogatu aurreko urrats gisa. Era berean, "harrituta" agertu da otsoen populazioak bilakaera positiboa izan duen arren eta hauek bizi diren landa-eremuetan gatazka sozioekonomikoak sortzen dituen arren, "ez direlako kontuan hartzen diagnostiko partekatu hori lehendabizi lantzeko eskaerak, eta azeleragailua zapaltzen da lehenbailehen sartzeko".
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09