Prentsa Aretoa
2006/02/23
Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal Taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Udalaren eta Vital Kutxaren arteko higiezin-trukea azter dezala galdegin du
Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal Taldeak ondokoa proposatu dio Udalaren Osoko Bilkurari: duela gutxi Udalak eta Vital Kutxak elkarrekin sinatu duten higiezin-trukearen fiskalizazioa egiteko galdegin diezaiola Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.
“Zalantzan jartzen dugu, eta gero eta gehiago gainera, eragiketa horrek herri onuraren defentsari dagokion oinarri-oinarrizko abiaburua errespetatu izana. Are, ez dago PPren eta Vital Kutxaren artean hizpatu dutena Zuzenbidearen arabera ondasun-truketzat jo daitekeen berme juridiko osorik”, adierazi du bozeramaile jeltzale Mikel Martínezek.
Halaber, EAJren Udal Taldea arduratuta dago aurrezki kutxa horri ustez eman zaion mesede-tratuarekin. “Gogorarazi behar dugu gobernu taldea anitz hiletan ari dela Zabalganan ekipamenduak ezartzeko hiriko kirol eta hezkuntza arloko eragileek egin dituzten eskabideak geldiarazten. Bi kasuok ez dira neurri bakar batekin neurtu, eta gobernu taldeak uko egiten dio behin eta berriro azalpenak, edozein azalpen, emateari”, adierazi du azkenik Mikel Martínezek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09