Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/23

Gerenabarrenak bortxazko adierazpenak desagertzea eskatu du

 
Bart gauean margo gorriz erasoak izan ziren Gasteizko Zaramaga eta Abendaño batzokiak. Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarraren lehendakariak ekintza hauek gaitzetsi ditu eta, modu berean, zinegotzi sozialista batek eta Arrasateko PSEren egoitzaren kontra egindako erasoak.

rss Ezagutzera eman
Gerenabarrenak bortxazko adierazpenak desagertzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Gerenabarrenak azpimarratu duenez, edonolako bortxakeria desagertu behar da baketzerako eta normalizaziorako une itxaropentsu honetan.
 
Eraso hauek SEGI erakundea "kaleak gorritzera" izenburupean eta otsailaren 23aren inguruan burutzen ari den kanpainarekin batera gertatzen ari dira. Arabako EAJren lehendakariak esandako kanpaina lotu du Gasteizen izan diren erasoekin.
 
Gerenabarrenak bere kezka adierazi du 98ko su-etena izan zenean gertatutakoa berriro errepika daitekeelako. Garai hartan kale borroka ekintzak biderkatu egin ziren. "Espero dezagun inork ez dezala behe- intentsitateko bortxazko politika mantentzeko tentaldirik izan,   azkenean baketze prozesua ematen bada"."Horrelako ezer egiteak- zehaztu du- erakutsiko luke zentzurik ez dagoela  era horretako ekintzak egiten dituztenen aldetik".