Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/24

Garoñako zentral nuklearrerako luzapen-eskaera ezezteko eskatu dio Eusko Alderdi Jeltzaleak Araban duen Foru Taldeak Gobernu Zentralari

Eusko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen Taldeak mozio bat erregistratu du, presazko bidetik; mozio horretan, Batzar Nagusiek Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra ixteko eskaera gogorarazten dio Gobernu Zentralari, eta zehatzago esanda, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari.

rss Ezagutzera eman
Claudio Rodríguez prokuradore jeltzaleak adierazi duenez, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, 1972. urtean inauguratu zena, “zaharra” da; haren historian “hainbat eta hainbat gorabehera gertatu izan dira” eta, “zaharra denez, degradazio nabarmena islatzen du, eta horrek kezka sortzen du, zentralaren segurtasun-sistema akatsez bete-beterik dagoelako".
 
Rodríguezek gogorarazi duenez, “Garoñako zentralak 2009. urtera arte energia ekoizten jarduteko lizentzia du –aurreko lizentziaren luzapena–, baina orain, luzapen berria eskatu nahi denez, 2019. urtera arte jarduteko asmoa du. Horrela gertatuz gero, urratu egingo litzateke egungo arautegia, arautegi honek galarazi egiten baitu 40 urte baino gehiago jardunean egotea. Horrezaz gainera, Garoñako zentrala ez da gai berak sortzen dituen hondakinak biltegiratzeko”.