Gasteizko EAJren Udal Taldeak Oinarri-futbolerako Arabako Fundazioaren eratzea lagundu du. Fundazio honen egitekoa izango da herrialde historikoan futbolaren osoko kudeatzea. Iñigo Antia zinegotzi jeltzaleak aditzera eman duenez, egoki jotzen du formula honek eskaintzen duen prestutasun eta errentagarritasuna eta alkateari eskatu dio arintasunez ekin diezaion. " />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/27

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Oinarri-futbolerako Arabako Fundazioaren alde

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Oinarri-futbolerako Arabako Fundazioaren eratzea lagundu du. Fundazio honen egitekoa izango da herrialde historikoan futbolaren osoko kudeatzea. Iñigo Antia zinegotzi jeltzaleak aditzera eman duenez, egoki jotzen du formula honek eskaintzen duen prestutasun eta errentagarritasuna eta alkateari eskatu dio arintasunez ekin diezaion.

rss Ezagutzera eman
Gasteizko EAJren Udal Taldeak Oinarri-futbolerako Arabako Fundazioaren alde

ARGAZKIA JAITSI

Oinarri-futbolari babesa emateko egitura egiteko asmoa, duela urte batzuk sortu zen Pedro Arrieta Arabako Futbol Federazioaren arduradun nagusia zelarik. "Araban eta Gasteizen futbola era desberdinean ulertzen duten klubak ditugu. Klub hauek amankomunean dute instalazio berdintsuak erabiltzen dituztela eta gehienetan udal-instalazioak dira, baina horretan ere ikus daitezke ezberdintasunak eta diskriminazioak" azpimarratu du Iñigo Antiak.
 
Kirol arloko EAJren bozeramaileak azaldu duenez Fundazioaren egiteko bat izango da kluben lan administratibo eta finantza lana erraztea eta laguntzea izango da. "Horrela  beren giza baliabideak, diruak eta egiturak hobeto erabiliko dituzte".