Prentsa Aretoa
2006/02/28
Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen taldeak osoko zuzenketa aurkeztu du aurrekontuen proiektuari dagokionez
Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen taldeak osoko zuzenketa aurkeztu du PPk eta PSEk itundutako aurrekontu-proiektuari dagokionez, zeren eta, Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaile Alvaro Iturritxaren iritziz, kontu berriak “berandu aurkeztu baitira, eta legegintzaldi penagarri honetan PPren foru gobernuaren hilzoriko egoeraren islapen garbia baino ez dira".
Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen taldeak adierazi duenez, PPk eta PSEk elkarrekin itundutako aurrekontuok “funtsean, PPk abenduan erretiratu zuen aurrekontuarekin bat datoz, sozialistek egindako ukitu estetiko batzuk badituzte ere”.
Euzko Alderdi Jeltzalearen aburuz, iritsi den hitzarmenaren karia ondokoa da: “bi alderdion arteko negoziazioa gauzatzen ari zelarik marketing kanpaina bat sortu izana, Arabako PSEren zuzendaritzapean, akordioaren emaitzei buruzko igurrikapenak areagotu zituena”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09