" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/28

Arabako Batzar Nagusietako EAJ taldearen iritziz Rabanerak martxoaren 3ko biktimei indemnizazioa emateko proposamena lurretik botatzean esaten duena "ezjakintasuna eta jakinezaren ondorioa da"

Arabako Batzar Nagusietako EAJren taldeak aditzera eman duenez  herrialde honetako Ahaldun Nagusiak "ezjakintasunetik eta jakinezetik" hitz egiten du, talde abertzaleak martxoaren 3ko biktimei kalte ordaina eskaintzeko aurkeztu duen proposamena lurretik botatzen duenean.

rss Ezagutzera eman
Talde abertzaleak Rabanerari esan dionez "ezjakintasunetik epai bat edo iritzi bat eman baino lehen, kritikatzen dituzun proposamenak irakurri beharko zenituzke", eta gaineratu du ekimenak planteatzen duena da "Zapateroren Gobernuak martxoaren 3ko biktimei kalte ordaina emateko hartu duen konpromisoa betetzen ez badu, Diputazioak aurreratzea ordainketa hauek eta gero, eskumena duen  instituzioarengandik jasotzea, hau da, Estatuko Gobernuarengandik".
 
"Antza denez Rabanerak ez du ulertu edo ez du aurkeztu dugun ekimena ezagutzen, hau da, gaur goizean inolako eragozpenik gabe lurretik bota duena" esan du Alvaro Iturritxa Arabako Batzar Nagusietan EAJren bozeramailea.