Prentsa Aretoa
2006/03/02
Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal taldeak Radio-Taxiko bezeroekiko diskriminazioa eteteko eskatu dio PPri
Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal taldeak Radio-Taxi zerbitzuak egiten duen diskriminazioa eteteko eskatu dio gobernu-taldeari; izan ere, bere ibilgailuetan eroango ez dituen bezeroen zerrenda bat sortu du zerbitzu horrek. Taxia eskatu, erabili ez eta kasu horietarako taxilariek ezarririk duten bost euroko isuna ordaindu nahi izan ez duten pertsonen telefonoak agertzen dira zerrenda horretan. Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioak eginera horrekin bat ez datorrela adierazi du.
“Baldin eskatu den taxia ez erabiltzeagatik isuna ordaindu beharra kontu larria bada, uste dugu zeharo larria dela tasa hori ordaindu nahi ez duten pertsona guztiak zerrenda beltz batean sartzea. Izan ere, Udalaren arautegi batek araupetzen duen zerbitzu publikoaz ari gara, eta horien lizentziak Udalak ematen ditu eta tarifak ere Udalak berak onesten ditu. Hortaz, gobernu-taldeak ezin dezake arazo honetan dagokion erantzukizuna alde batera utz”, adierazi du Unai Grajales zinegotzi jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09