Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/02

Zaramagako batzokian beste eraso bat izan da astebete baino gutxiagoko denbora tartean

Astebete baino gutxiagoko denbora tartean, Zaramagako batzokian beste eraso bat izan da. Atzoko gaueko lehen orduetan, bi txanodunek harriak jaurti zituzten Gasteizko Zaramaga auzoan dagoen batzokira. Eraso horren ondorioz, kalte handiak eragin zituzten lokal horren kristaletan eta barnealdean.

rss Ezagutzera eman
Zorionez, une horretan batzoki barruan zeuden pertsonek ez zuten inolako minik hartu, ez harriak jaurtitzen ari zirelarik, ez eta ondorik bi txanodunok irainka aritu zitzaizkielarik ere.
 
Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarraren lehendakariak ekintza horiek salatu ditu, eta esan du jauzi kualitatibo nabarmena dela zuzeneko liskar pertsonalak eragiten ibiltzea. Gerenabarrenak adierazi duenez, “hori ez da inondik ere herri honen bakeratzea eta normalizazioa erdiesteko bidea”. Azaldu duenez, “ekintza mota horiek etenarazi egiten dituzte bakea eta normalizazioa bilatzeko bideak urratzeko esperantza guztiak”.