Prentsa Aretoa
2006/03/15
Gasteizko EAJren Udal Taldeak kaleko heziketa programaren gaineko azalpenak eskatu ditu
Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari azalpenak eskatu dizkio, Gizarte Zerbitzu arloak azken aldi honetan gizarte jantokian eta merkatu inguruan izan diren gertakariei aurre egiteko hartu dituen neurrien gainean. Bietan gertatu dira gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonek eragindako gatazkak.
“Ados gaude zaintza indartu egin behar dela, baina segurtasun neurriak ez dira nahiko horrelako egoera bati aurre egin ahal izateko. Lana beste udal departamentuetatik ere egin behar da eta horretarako du Udal honek Kale Heziketa programa. Programa honek horrelako egoera berriei aurre egiteko gaitasuna duen ala ez jakin nahi dugu ala zabaldu behar ote den", esan du Beatriz Artolazabal zinegotzi jeltzaleak.
EAJk gogoratu nahi izan du hainbat alditan agerian geratu dela Kale Hezitzaileen lanaldia luzatu beharra dagoela beharrizan berrietara egokitzeko. “Gero eta gehiago dira etxebizitzarik gabe dauden etorkinak. Sarri askotan daude agiririk gabeko egoeran, lan merkatuan sartzeko arazoekin eta bizitzeko tokirik gabe, horrek guztiak dakartzan arazoekin. Erantzuna eman behar diogu egoera berri horri bizikidetza benetan gerta dadin" adierazi du Artolazabalek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09