Prentsa Aretoa
2006/03/28
Gasteizko EAJren Udal Taldeak web gunea, Txat-a eta topaketa programa aurkeztu du hiritarren parte hartzea sustatzeko
Gasteizko EAJren Udal Taldeak tresna multzoa aurkeztu du hiritarren parte hartzea bultzatzeko, iragan den ostiralean aho batez onartutako "Herritarren parte hartzerako Eginera Egokien Dekalogoa" izenekoa. Zehatzago esanda jeltzaleek aurkeztutako tresnak dira web gunea, txat-a eta gizartearentzako topaketa programa.
Vale Tena Hiritarren Partaidetza arloan EAJren bozeramaileak aditzera eman duenez, iragan den astean onartutako proposamenak "benetako demokrazia parte hartzailea sustatuko duten ekimenak garatzeko beharra biltzen du eta hainbat tresna eta bide erabiliz". Gaineratu duenez "ez da bakarrik elkarteei begira, hiritar guztiei zuzendua dago eta hiritar guztien parte hartzea behar da dinamika honetan".
Web gunean sartzeko helbidea http://www.iristen.net/partehartu da eta zortzi informazio atal eskaintzen dira, hauetan ematen delarik hiritarren parte hartzerako agiri multzo berezitua.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09