Frantzia kaletik Artiumeko aparkalekura ibilgailuak sartzeko obrak egiteko planak zehaztu ditzala eskatu dio Udalaren gobernu-taldeari Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldeak. " />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/29

EAJk Gasteizen duen Udal Taldeak Artiumeko aparkalekurako sarbidea irekitzeari buruzko datuak emateko eskatu du

Frantzia kaletik Artiumeko aparkalekura ibilgailuak sartzeko obrak egiteko planak zehaztu ditzala eskatu dio Udalaren gobernu-taldeari Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldeak.

rss Ezagutzera eman
Egun, aparkaleku horretara Los Herrán kaletik sartzen eta irteten dira ibilgailuak, Prudencio María Verástegui eta Esperantza kaleetako tarte bi zeharkatuz. Askatasun kalean egin asmo diren obrekin, baliteke Frantzia kaletik kotxeak igarotzeko sarrera berria egitea, baina Unai Grajales zinegotzi jeltzalearen ustez, hori guztia asmo hutsean gera daiteke.
 
 “Denok dakigu, jakin, PPk ez duena batere interesik erakutsi aspalditik eskatu izan den soluzio hori burutzeko, eta noski, zalantzan jartzen dugu, oso, Merkataritza arloko zinegotziak adierazi duena berorren gobernu-taldeko beste kide batzuen iritziarekin bat etortzea. Aparkaleku horretarako sarbideak hobetzea oinarri-oinarrizkoa da aparkaleku horren erabilera-tasa urria ebazte aldera. Eusko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldekook ondokoa proposatzen dugu: egun diren sarbideei eutsiz, Frantzia kaletik ibilgailuak sartzeko pasabidea albait lasterren eraikitzea”, azaldu du Unai Grajales zinegotzi jeltzaleak.