Prentsa Aretoa
2006/03/31
ABBk gezurtatu egin du Urkabustaizko bi zinegotzik beren karguak uzteak Urkaber Plataformako kideak sartzea eragingo duenik
Araba Buru Batzarrak adierazi duenez "arrazoi pertsonalek eta ez besterik eragin dute Euzko Alderdi Jeltzaleak Urkabustaizen dituen bi zinegotzik udaletxean arratsaldean egingo den Osoko Bilkuran beren karguak uztea aurkeztea. Karguak eskatzen dituen atazak burutzeko adina denbora eman ezin izateak ekarri du bi zinegotziok beren karguei uko egitea".
Araba Buru Batzarrak gezurtatu egin du "bi kargu-uzte horiek Euzko Alderdi Jeltzaleak azken udal hauteskundeetan aurkeztutako hautagai-zerrendetatik kanpoko pertsonak sartzeko prozesua hasi delako gertatu direnik".
"Orok daki Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdiei buruzko Legearen kontra dagoena, badakigulako, jakin, hura aplikatzeak murriztu egiten duena euskal gizartearen zati baten ordezkaritza eta partaidetzarako eskubidea".
Araba Buru Batzarrak azpimarratu du baita "egun diren legezko baliabide guztiak erabili behar direla legez kanpo utzi diren plataformek Alderdiei buruzko Legeak ukatzen dien ordezkaritza hori egikaritu ahal izan dezaten, beti ere legeak hiritarron partaidetza aldezteko eskaintzen dituen bitartekoak soil-soilik erabiliz, bai auzotarren elkarteak sortuz, bai Udalaren Osoko Bilkuretan jendeak parte hartzeko aukerez baliatuz".
Araba Buru Batzarrak jakinarazi nahi du "horri guztiari buruzko erabakiren bat hartzekotan, Arabako Lurralde osoan modu koordinatuan hartuko dela, aldi berean Euskal Herriko gainerako herrialdeen egoera ere aztertu ondorik". Araba Buru Batzarrak badaki horrelako jarduketak egiteratzea oso zaila dena, gaur egun Euzko Alderdi Jeltzalearen zinegotziek presio-egoera bizi dutelako. Dena den, ireki den eszenatoki politiko berriari erreparatuz, egoera hori aldatzea espero du Araba Buru Batzarrak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09