Prentsa Aretoa
2006/03/31
Imaz: “Oztopoak aurkituko ditugu, baina bateratze-prozesua sendotzea da gure eginbidea"
"Oztopoak aurkituko ditugu, baina bateratze-prozesua sendotzea da gure eginbidea, gure gizarte honetan bakea ezinbesteko osagaia delako”, adierazi zuen Josu Jon Imaz Euskadi Buru Batzarraren lehendakariak Arabako Zuia Koadrilako alderdikideekin atzo egin zuen bileran.
Josu Jon Imazek adierazi zuenez, lasaitasuna eta eskuzabaltasuna nahitaezko osagaiak dira luzea izango den eta oztopoz beterik etorriko den bake-prozesuaren hasierako fasea garatze aldera. Imazek esan zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak baduela bere bidatz-orria, Euzkadi Buru Batzarrak iazko urrian onetsi zuen agirian jaso zena. Ildo horri jarraiki, “denbora emateko prest gaude, bakea finka dadin, baina horrek ez du esan nahi euskaldun guztien borondatearen emaitza izango den akordio politikoa iristeko normalizazio-bidea bazter batera utziko dugunik”, zehaztu zuen buruzagi jeltzaleak.
Legutio utzi baino lehen, Arabako udal abertzaleak Aldundiaren politika itotzailearen ondorioz jasaten ari diren eragozpenak ere gogorarazi zituen Josu Jon Imazek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09