Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/06

Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal Taldeak suhiltzaileentzako lan-eskaintza publikoak izan duen atzerapena salatu du

Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan lanpostutsak estaltzeko lan-eskaintza publikoa atzeratzeko zioak azal ditzala galdegin dio Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldeak Funtzio Publikoaren arloko zinegotziari. Gobernu-taldeak izapide horiek 2006. urtearen hasieran abian jartzeko konpromisoa hartu zuen, iazko azaroan Osoko Bilkurak beren beregi agindeia egin ondoren, Talde Jeltzaleak aurkeztutako mozio bati esker. Lau hilabete igaro ondorik, ez dugu inolako informaziorik deialdi horri buruz.

rss Ezagutzera eman
“Lan-eskaintza publikoa egiteko eskuordeturiko zinegotzi horrek iragarri dituen epeekin, Su Itzaltze Zerbitzuari dagozkion lanpostutsak 2006. urtean estali gabe egongo direla esan dezakegu. Eta horren zioa ondoko hau besterik ez da: duela denbora asko ezaguna zen beharrizanaren aurrean PP erakusten ari den gogorik eza. Momentuz, beldur gara PPren asmoa ez ote den, berbarako, Su Itzaltzeko Eskualdeko Unitateak bezalako zerbitzuetan aldarteko langileria kontratatzea. Irtenbide inprobisatu eta partziala izango da, gehiengo sindikala eta politikoa aspalditik lan-eskaintza publikoa deitzeko eskatzen ari den arren”, adierazi du Funtzio Publikoko arduradun jeltzale Iñaki Prusillak.
 
Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldea arduratuta dago, ez baitaki Su Itzaltze Zerbitzuak suteak izaten diren sasoi betean, eskualdeko unitateei ere langileak lagatu behar zaizkienean, bere lanak nola beteko dituen. “Aldi baterako hamahiru kontraturen bidez egingo den plantillaren zabalkuntza bat baino ez dugu, eta gaur egun behintzat, langile horiei ez zaie bermatzen Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei buruzko Legean agintzen den prestakuntza ere”, adierazi du Prusilla jeltzaleak.