Prentsa Aretoa
2006/04/18
EAJk Gasteizen duen Udal Taldeak minusbaliatuentzako enplegua sustatzen benetan jardun dezala exijitu dio PPri
Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldeak minusbaliatuentzako enplegua sustatzen benetan jardun dezala exijitu dio PPri, eta ez dadila berriro aritu helburu horren aurkako jarduketak bultzatzen, El Pilar zentro soziokulturalean gertatu bezala. Hori dela bide, datorren asteko Osoko Bilkurarako mozio bat aurkeztu du, PPri El Pilar zentroan pertsona horiek galdu dituzten lanpostuak berreskura ditzatela exijituz, eta ez dadila Gazalbide kiroldegian egin zuen akatsa berriro ere errepikatu.
Beatriz Artolazabal zinegotzi jeltzaleak adierazi duenez, joan den martxoaren 20an Arabako Batzar Nagusiek aho batez –PPk ere bai– erakutsi zuten Alfonso Alonso alkatearen jarduketarekiko desadostasuna, El Pilar zentro soziokulturaleko garbiketa-zerbitzugintza minusbaliatuekin egiteari ez eusteagatik. Horrezaz gainera, garbiketa eta mantenimendu arloan egitekoak diren kontratazioetan Udalak arestion aipatu den kolektiboa laneratzeko helburua bete dezala eskatu zuten Batzar Nagusietako taldeek.
“Argi eta garbi dago alkatea eta beronen udal taldea direna minusbaliatuentzako enplegua sustatu behar dela ulertu ez duten bakarrak. Are, Aldundian ari diren PPko kideek ere haien aurka jarri dira eta belarrietatik tiratu diete El Pilar zentroan egin dutenagatik, hots, enpresa bat kontratatu eta lan hori egiten ari ziren minusbaliatuak alde batera uzteagatik”, azaldu du Artolazabal jeltzaleak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09