Prentsa Aretoa
2006/04/18
Tuvisako kontseilariek onartu egin dute EAJk Gasteizen duen Udal Taldearen proposamena, egitekoa den linea perimetrala iparraldetik ixteari
Tuvisako kontseilariek gehiengoaz onetsi dute Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal Taldearen proposamena, hau da, egitekoa den linea perimetrala iparraldetik ixteari buruzkoa; linea perimetral horrek ondoko auzo eta alde hauek ibilbide bakarrean lotuko ditu: Lakua, Santsomendi, Txagorritxu, Ariznabarra, Mendizorrotza, Unibertsitateak, Adurtza, Santa Luzia, Aranbizkarra eta Zaramaga. Jeltzaleen proposamena kontuan hartuz, garraio enpresa publikoak hasieran aurreikusirik zegoen ibilbidea osatuko du Donostia eta Antonio Machado kaleen arteko trazatuarekin.
“Azkenean logika nagusitu da. Ez zuen inolako zentzurik 90 minutuko linea diseinatzeak, zeren ibilbidea 60 minututan ere egin baitaiteke; gainera, linea hori norabide bietaranzkoa izan daiteke, ibilbideak laburtuko ditu eta maiztasuna ere hobetu egingo du”, adierazi du Euzko Alderdi Jeltzalearen zinegotzia den Iñigo Antiak.
Talde Jeltzalearen aburuz, ekarpen horrek mugikortasun hobea ahalbidetzen du eta etorkizunari begira ere hobeto bideraturik dago Salburua eta Zabalgana auzoei inoizkotan zerbitzua emate aldera. “Funtsean, behin betiko trazatua xehekatu barik badago ere, linea lehiakorragoa eta erakargarriagoa izango da gure hirian garraio publikoa sustatzeko”, azaldu du Antia jeltzaleak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09