Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/19

EAJk Gasteizen duen Udal Taldeak Hornidura plazako nekazaritzako azokaren antolaketa argi dezala eskatu dio PPri

Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal Taldeak hirian egiten diren azoka ibiltari guztien antolaketa argitzeko eskatu dio Udalaren gobernu-taldeari. Hornidura plazaren kanpoaldea duela gutxi birmoldatu ostean, plaza horretan nekazaritzako produktuak salduko zirela erabaki zuen PPk, eta Simon Bolibar plazan, berriz, ehungintza eta oinetakogintzako gaiak soilik merkaturatuko zirela. Aitzitik, orain Merkataritza arloko zinegotziak erabaki hori berriro hausnartu eta esan du Simon Bolibar plaza inguruan nekazaritzako beste azoka bat baimentzeko asmoa dutela, beti ere saltzaileek euren salmenta-postuak Hornidura azokan ere mantenduz gero.

rss Ezagutzera eman
EAJk Gasteizen duen Udal Taldeak Hornidura plazako nekazaritzako azokaren antolaketa argi dezala eskatu dio PPri

ARGAZKIA JAITSI

“Ekoizleek ez dakite zer pentsatu horri guztiari buruz. Lehengo batean, pertsona horiek eta Aranako auzotarrek eurek ere Simon Bolibar plazan azoka mantentzeko eskatu arren, ezezkoa jaso zuten. Orain baimena emango zaie leku horretan salmenta-postuak instalatzeko, baldin eta beste postu bat jarria badaukate Hornidura plazan. Horrela, neurri gabeko bidegabekeriak eragitea besterik ez da lortzen, eta ez da Aranako azoka ibiltaria berpizten ari zen jarduera berreskuratzerik erdiesten”, adierazi du Malentxo Arruabarrena zinegotzi jeltzaleak. Horrezaz gainera, PPk, antza, nekazaritzako beste azoka bat jarri nahi du Lakua aldean; hortaz, Malentxo Arruabarrena jeltzaleak azaldu duenez, Merkataritza arloko zinegotziak ez du batere argi zein irizpide ezarri behar den alor honetan.