Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/24

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Aspace Garun-perlesiaren Elkartearen jardueretarako lokalak uzteko eskatu du.

Gasteizko Udalaren EAJren Udal Taldeak ASPACE Garun-perlesiaren eta Antzeko Asalduren Elkarteak Araban ia orain dela hogei urtetik hona burutu dituen jarduerak garatzeko lokal egokia uzteko eskatu dio gobernu taldeari.

rss Ezagutzera eman
Talde horrek egoitza du Vicente Abreu Elkarteen Zentroan 1997tik. Urte horretatik aurrera, ASPACEko kideen zein jardueren kopurua nabarmen igo da, eta horren ondorioz, gaur egun egoitzak ez du behar bezalako espaziorik bere lana burutzeko.

“Ez diogu lehenengo aldiz eskatu PPri minusbaliatuen beharrizanei erantzuteko, eta ziur aski, hau ere ez da azken aldia izango. Gobernu taldeak ASPACEren arazoen berri izan du aspalditik; bere jarduera murriztu behar ez izateko, elkarte horrek lokal zabalagoa izateko eskatu du, baina gobernu taldeak behin eta berriz ukatu du” adierazi du Beatriz Artolazabal Gizarte Zerbitzuetako arloko bozeramaile jeltzaleak.