Prentsa Aretoa
2006/04/26
Gasteizko EAJren Udal Taldeak berdeguneetako inausketen eta belar-mozketen hondakinak biltzeko edukiontzi bereziak instalatu ditzala eskatuko dio Udalari
Gasteizko Udalaren EAJ-PNVren Udal Taldeak biharko Osoko Bilkuran Udalak berdeguneetako inausketen eta belar-mozketen hondarrak biltzeko edukiontzi bereziak instalatu ditzala eskatuko du, hiriko auzo berrietan gero eta ugariagoak diren lorategidun etxeetan sortzen diren hondakinak direla-eta.
Malentxo Arruabarrena zinegotzi nazionalistak azaldu duenez, “landare-hondakinak kalitaterik onenekoak dira, konpostgintzaren bidez aprobetxatzeko, baina gaur egun hondakindegira eramaten dira aldez aurretiko inolako tratamendurik gabe”.
Hondakinen gaikako bilketaren ildoan aurrera egiteko, EAJk materia organikoaren birziklapena indartu nahi du, konpost bihurturik gerora ongarri gisa erabili ahal izateko. “Gure hirian gero eta etxebizitza gehiagok dauzkate beren berdegune txiki eta lorategiak, Ibaiondo, Arriaga, Salburua eta Zabalgana auzoetan”, argudiatu du zinegotziak. Aldi berean, konpostgintzaren bidez aprobetxatzeari dagokionez, egiaztaturik dago lorezaintzako lanetan sortutako landare-hondakinak direla hiri-hondakinik interesgarrienak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09