Prentsa Aretoa
2006/05/05
EAJk Gasteizen duen Udal Taldeko zinegotziak ez dira udal langileen harrera-ekitaldira joango alkateak esan zizkien hitz iraingarriengatik
Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldea ez da joango alkateak udal langile erretiratuei eskainiko dien harrera-ekitaldira. Horrela, jeltzaleek beren protesta adierazi nahi dute Alfonso Alonso alkateak duela denbora gutxi udal plantillari esan zizkion hitzengatik, zeren eta hark zalantzan jarri baitzituen Cuerdaren garaian funtzionario-lana eskuratzeko erabiltzen ziren metodoak, Udala “enplegu-enpresa” zela ere adierazi zuen eta.
“Adierazpen horiek zeharo laidogarriak dira, eta Udalean lanean sartzeko gainerako lanpostugaiekin berdintasun-baldintza berberetan oposizioak egin zituzten pertsona guztiekiko errespetu falta erakusten du horrek”, adierazi du Iñaki Prusilla zinegotzi jeltzaleak.
Prusillak esan duenez, “zorionak eman nahi dizkiegu, kartsuki, etxe honetan urte askoan lan egin ondoren omenaldia jasoko duten langileei, baina ez gara harrera-ekitaldira joango, alkatearen jarrera zeharo arbuiatzen dugula agertarazi nahi dugulako; izan ere, horrelako jarrerek hogei urtean zehar beren esfortzuari esker Udal Administrazioan lanpostuak lortu zituzten langileak (ehunka langile) iraintzen dituzte”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09