Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/08

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio udalaren flotarako zein erregai mota nahiago duen argitu dezala

Gasteizko Udalaren EAJ-PNVren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio udal ibilgailuen flotarako zein erregai mota erabili nahiago duen argitu dezala. Gas naturalaren erabilera aurreikusten duen garbiketa-kontrata adjudikatzean, PPk Udalbatza osoaren erabakiaren aurka egiten du. Hain zuzen ere, erabaki hartan bioerregaiak erabiltzearen eta erregai fosilak murriztearen alde agertu zen.

rss Ezagutzera eman
Zehazki, joan den urtarrilean Alderdi Popularrak onartutako mozioan, Gobernu Taldeari berariaz eskatu zitzaion “etorkizunean ibilgailuak eskuratzean gehienetan bioerregaiak erabil ditzaketenak edo etorkizunean erregai ez-fosilen energia-aukeretara moldatu daitezkeenak eros ditzala”.

Horrez gainera, iaz alkateak berak Gasteiz Klimaren aldeko Espainiako Hirien Sarera atxikitzea proposatu zuen, sare horretan erregai fosilen (gas naturala, adibidez) ondoriozko isurpen kutsatzaileak murrizteko berariazko konpromisoa baitago. Eta, are gehiago, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren txosten teknikoek ere udalaren flotan gasa ez erabiltzea aholkatzen dute, eta energia berriztagarrien alde egiten dute.