Prentsa Aretoa
2006/05/19
ABBk dio “arduratuta eta zeharo harrituta” dagoela Zaramagako Batzokiak jasan duen erasoagatik
Euzko Alderdi Jeltzalearen Araba Buru Batzarrak esan du “arduratuta eta zeharo harrituta” dagoela Gasteizko Zaramagako Batzokiak goizaldeon pinturarekin jasan duen erasoagatik. ABBk adierazi duenez, ekintza horiek “urrundu” egiten gaituzte “gatazka politikoa” konpontzeko helburutik.
“Herri gisa, une erabakior erabat garrantzitsua da egungoa. Euskal Herrian mendeetan dirauen gatazka ebazteko abagune historikoa daukagu aurrean. Eta, inoiz baino areago, konponketa hori lortzeko Euskal Herria badela aitortu behar dela eta Herri horrek erabakitzeko eskubidea ere baduela pentsatzen dugun guztion batasuna behar-beharrezkoa da une honetan”, adierazi du Euzko Alderdi Jeltzalearen Araba Buru Batzarrak.
Azkenik, ABBk adierazi duenez, “indar politiko guzti-guztiei dagokie erantzukizuna, denon artean bakean biziko den herri normalizatua erdieste aldera, hots, euskaldunok geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea izango duen Euskal Herria eraikitze aldera, ez baitugu kanpotik ezarritako agindurik onartuko”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09