Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/22

Nerea Antiak Marokoko Gobernuaren errepresioa kritikatu du

NBEren Giza Eskubideen Batzordeak Mendebaldeko Sahara bisitatu ostean, Nerea Antia euskal legebiltzarkideak delegazio horren jarrera kritikatu du. Azken honek adierazi duenez, Nazio Batuen Erakundea Marokok esandakoaz fidatu da eta intifadak Saharan urte bat bete duenean Sahara utzi du, "bere betebeharra han egotea zen arren".

rss Ezagutzera eman
Nere Antia Saharatik itzuli berri da eta bertara egindako bisitan, Marokoko Gobernuak sahararren aurka erabiltzen duen indarkeriaz jabetu da.

Antia giza eskubideen aldeko hainbat taldeekin bildu da eta lurralde horretan eskubideen zapalkuntza etengabea dela azpimarratu du.

"Indarraren erabilera gehiegizkoa da. Poliziak borra metalikoak, harriak eta spray mingarriak erabiltzen ditu", esan du.

Ildo horretan, tortura mota hori umeei ere aplikatzen zaiela nabarmendu du eta azken hauek ere atxilotuak eta jipoituak izan ohi direla adierazi du.

Orain, NBEren Giza Eskubideen Batzordeak aurkeztu behar duen txostenaren zain dago parlamentaria.